XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gure herri maitagarri hartatik aldendu ginen etxea salduz.

Beste herri handiago batetan instalatu ginen, ez zen gure sorterri ttipi eta bizi hura bezain polit eta abegikorra, guretzat, baina ez zegoen txarto.

Etxe handiak ziren orokorki, bizpahiru pisutakoak, kaleak harrizkoak ziren eta denda bat ere ikusi nuen kale ilun baten txokoan ezkutaturik.

Mutil-neska mordoa zegoen plazan jolasten eta gizon zahar ugari pasiatzen.

Gurasoei entzuna nien, geure bizileku berria ez zegoela herrian bertan, pixka bat urrunago, baina ez asko.

Lohiak bide oro estaltzen zuen bidexka batetan barrena abiatu ginen.

Gutti ibili ondoren, etxe handi eta zahar baten aurrean ezarri ginen.

Etxearen hormen harriak elkartzen zituen lokatz idortua erortzen ari zen mantso-mantso, atea horman elkarturik egotea errazten zuten iltzeak, herdoilduak zeuden; ateko zura denboraren poderioz gris kolorea hartua zeukan eta erdi ustelduta zegoen, leihoan kristal zikina hautsita zegoen eta kristal hau garai batean babestu zuen burdinezko sarea, erabat herdoildu eta printzatua zegoen.

Goikaldean bi leiho zeuden baina horiek zainduak zeuden apurtuak ez bait zeuden, teilatua teila gorrixkaz egina zegoen eta kabi bat nekusan teilatuko lekurik garaienean.

Barrura sartu ginen, dena amaraunez beterik zegoen eta hauts ugariak hazkura sortarazten zuen sudurrean.

Soinu gehiegi ateratzen zuten eskailera zahar batzu igo genituen eta goian ginela, lau gela zeuden gure begien aurrean eta saloira zeraman beste ate bat ere.

Zolua zertxobait umel zela somatu nuen eta gora begiratu bezain pronto ikusi nuen itogin sotil bat.

Dena huts-hutsik nekusan, oheak eta gainerako altzariak gurdian zeuden eta hura noiz beteko zuten zain.

Edozein gelara sartu ezkero insektu pila ikusten ziren.

Orori begiradatxo bat eman ondoren, altzariak gurditik jeisteari ekin genion.

Oheak, mahai handia, aulki sendoak, kaiza zaharra, sarreran jartzeko kutxa, eta abar...

Denbora batean gogor ekin beharko genion lanari etxe behial hura gure supazter berria bihurtzeko.

Mendian egurra mozten, etxera garraiatzen, etxea garbitzen eta moldatzen.

Guzti hau akautu ondoren alai eta lasai bizitzea zen gure itxaropena eta gure lehengo herria ahazten saiatu, zaila izan arren oso.

Han igaro genuen gaua, enetzat izugarri txarra izan zen, amets-gaizto franko, goraintzi makina bat.

Lo egitea ezinezkoa izan zen niretzat gau maltzur hartan.

Lan neketsu batzuen ondoren amaitu genuen arrakasta handiz.

Itxuraldaketa fisiko bat izan zuen gure eskuz etxe hark, ateak udaletxe batetakoa zirudien berdez margotua eta atearen gainean erdi-erdian faroltxo bat ipini zuen aitak maitekorki.